El Pilar Ikastetxea

El Pilar Ikastetxea
www.elpilarikastetxea.com

sábado, 22 de octubre de 2011

BIDASOALDEKO SUHILTZAILE PARKEAN

Ostiral honetan, Bidasoaldeko suhiltzaile parkean egon gara. Suhiltzaileek egiten duten lanari buruz gauza asko ikasi ditugu. Horrez gain, kamioi batean bueltatxo bat emateko, eskailera erraldoi batean igotzeko eta mangereekin ibiltzeko aukera ere izan dugu. Oso irteera interesgarria izan da. Eskerrak eman behar dizkiegu Irungo suhiltzaileei haien parkea bisitatzeko aukera emateagatik, bereziki gure gidaria izan denari.(Ramon)